sábado, 29 de mayo de 2010

PELO PICO PATA 2



Kaixo, kaixo berriro, ikusten duzuenez sarrera pilo bat daude jarraian.
Ondoan ikusten duzue "Pelo, pico, pata" aldizkariaren azala. Ez da Animatzaileak erosi zuena, interneten topatu dut.
Horretaz gain, beste gauza bat topatu dut Antena3 web orrialdean, klikatu irudian eta "Pelo, pico pata" programaren bideorik hoberenak ikusiko dituzue
.


Astelehen arte! Ondo pasa! Arantxa

ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN 2

Kaixo artistak!
Zinemarekin jarraitzeko aukera dut. Orain ikusiko ditugu 2 pelikulen trailerrak eta web orrialdeak.

Hau agian ezagutzen zenuten, baina orain ikusiko duzuena ezagutzen al duzue? Beste sagutxo baten abenturak.

Zer? gustuko pelikulak dira? Nik ez dut Desperauxena ikusi, jakin nahiko nuen zuentzat ea polita den eta pena merezi duen ikusteak.

Ondo pasa! Arantxa

INTERNETEN DAGOENA JABEA DU





Kaixo! izenburua ikustean, arraroa dela pentsatu duzue.
Beno orain azalduko dizue. Fijatu zarete "seguidores" atalean eta batzuetan Animatzaileak edota nik neuk idatzitako komentarioetan marrazkitxo batzuk agertzen direla.
Ez bazarete fijatu orain jarriko dizkizuet, klikatzen baduzue batean edo bestean ikusiko duzue nondik hartu ditudan marrazkiak.

http://mai-e.blogspot.com/ bestela hemen duzue helbidea.
Blogg hori nire ilobarena da, (Mai Egurza), hortik hartu nituen marrazkiak asko gustatzen zaizkidalako, sartu nahi baduzue, ikusi marrazkiak baina ez hartu baimena eskatu gabe.
.Aio! Arantxa

viernes, 28 de mayo de 2010

LEPOLUZEA


Gaur, Lepoluzea deskribatuko dugu.
Lepoluzea, Afrikako Sabanan bizi da eta munduko animalirik altuena da.
Lepoluzeek, kolore horia eta marroia daukate, lepoa eta hankak oso luzeak dituzte eta mihia beltza eta luze-luzea.
Zuhaitzetako hostoak jaten dituzte ( 65 kilo egun batean).
Lepoluzeek, oso lo gutxi egiten dute, egunean 20 minutu bakarrik.
Lepoluzeak, beti taldeka ibiltzen dira.
ANGEL, JULEN ETA OIHAN

jueves, 27 de mayo de 2010

KAIXO LAGUNAK

Bigarren A-koak gara, zuek guk bezala blogga duzue eta zuen bloggean idazten ari gara, eta zuen blogga oso polita dela esan behar dugu.

Animo eta segi horrela eta nahi duzuenean animatu eta gurean idatzi!


Agur eta jan jogur!


2.A. (Klik egin argazkian eta gure bloggean sartuko zarete)

PELO PICO PATA


Kaixo!

Atzo arratsaldean Animatzaileak aldizkari polit polit bat erosi zuen "Pelo, pico, pata!! Gaur
2. Ara ekarri du eta nik aprobetxatu dut zati batzuk eskaneatzeko eta hona igotzeko.

Aprobetxatu eta ahal baduzue irakurri.


Aio!
Arantxa




miércoles, 26 de mayo de 2010

TXANGOAREN AURKEZPENA

Kaixo artistak!
Arratsaldean , gogoratzen duzuenez, gure txangoaren aurkezpena egin dugu.

Beno zuek gogoratzeko eta beste batzuek ere ikusteko aukera izan dezaten
bideotxo bat egin dut gure lan politarekin.
Ea gustatzen zaizuen. Pentsatzen duzuena jakin nahi dut.
Agur Ben Ur eta jan jogur!
Arantxa

FELIX RODRIGUEZ DE LA FUENTE


Kaixo artistak! Ziur ez dakizuela nor izan zen Felix Rodriguez de la Fuente.

Ni txikia nintzenean berak telebistan egiten zituen animaliei buruzko programak oso onak ziren.

Gaur zuentzako informazioa bilatzen ari nintzela hau topatu dut TVE web orrialdean.

Argazkian klik egiten baduzue berak egindako lanak (dokumentalak...) ikusteko aukera izango duzue.

Espero dut asko gustatzea.

Arantxa

KARNABA


Karnaba hegaztia da.

Lumak ditu eta hegan egiten du

Basoan bizi da.

Belarjalea da.

Obiparoa da, arrautzetatik jaiotzen delako.
Christian 2.B

KATUA



Katua ugaztuna da.
Etxean bizi da.
Lau hanketan ibiltzen da.
Haragijalea da.
Amaren tripatik jaiotzen da.

Mireia 2.B
Klik egiten baduzu irudian, ezetz asmatu ikusiko duzuna.


SUGEA


Sugea narrastia da eta horregatik arrastaka ibiltzen da.

Larruazalean ezkatak ditu.

Basoan bizi da.

Haragijalea da.

Arrautzak erruten ditu, horregatik obiparoa da.
German 2.B

IZURDEAK



Izurdeak ugaztunak dira.
Amaren tripatik jaiotzen dira.

Izurdeak uretan bizi dira.

Igeri egiten dute.
Biriken bidez hartzen dute arnasa,
horregatik airea hartzeko burua
uretik ateratzen dute.
Soinua erabiltzen dute komunikatzeko.
Irudian klikatu bideo bat ikusteko.

Paula 2.B

ZALDIA



Zaldia ugaztuna da.
Batzuk baserrian bizi dira eta

beste batzuk libre mendian.
Oinez ibiltzen da.
Belarjalea da.
Amaren tripatik jaiotzen da.

Stiven 2.B

MANTANGORRIA


Mantangorria intsektua da.

6 hanka ditu.

Gorria da eta puntu beltzak dauzka.

Hegan egiten du.

Belarjalea da.

Obiparoa da, arrautzetatik jaiotzen delako.
Alba 2.B

KROKODILOA



Krokodiloa narrastia da.
Krokodiloa uretan eta lurrean bizi da .
Oinez ibiltzen da .
Krokodiloa haragijalea da .
Obiparoa da .

Paul 2.B

MARRAZOA



Marrazoa arraina da.
Larruazalean ezkatak ditu.
Itsasoan bizi da eta oso ondo egiten du igeri.
Marrazoa haragijalea da.
Obiparoa da arrautzetatik jaiotzen delako.

Mikel 2.B

BARRASKILOA

Barraskiloa moluskua da.
Arrastaka ibiltzen da.
Belarra jaten du.
Arrautzetatik jaiotzen da.

Laura 2.B

IGUANA



Narrastia da.
Lurrean bizi da.
Oinez mugitzen da.
Orojalea da.
Obiparoa da,
arrautzetatik jaiotzen delako.

Jordi 2.B

OTSOA

Otsoa ugaztuna da.
Azalean ileak ditu.
Basoan bizi da.
Oinez mugitzen da.
Haragijalea da.
Amaren tripatik jaiotzen da.
Israel 2.B

ENARA

Hegaztia da.
Larruazalean lumak ditu.
Mokoa eta bi hego ditu .
Basoan bizi da.
Hegan egiten du.
Belarjalea da.
Arrautzetatik jaiotzen da, horregatik,
obiparoa da.

Gabriel 2.B

TXIMELETA


Tximeleta intsektua da,

bi hego ditu eta bi antena ditu.
Basoan bizi da.
Tximeleta hegan egiten du.
Tximeleta belarjalea da.
Obiparoa da, arrautzetatik jaiotzen delako
.

Angela 2.B

lunes, 24 de mayo de 2010

NIRE ETXEKO LAGUNA


Kaixo lagunak!!


A ze blog polita eta interesgarria egiten ari zareten!! Asko gustatu zaigu gure gelakoei, 4 urtekoei.

Burura etorri zait, nik etxean badudala nire "animali laguna", "PITTIN" du izena, seguro nago zuek ere etxean animaliren bat baduzuela, ezta? Ba, ea asmatzen duzuen zein animalia den nire pittin!!!!

sábado, 22 de mayo de 2010

ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN 1

Kaixo, kaixo!
Hemen nago berriro , animaliei buruzko pelikulei buruz hitz egiteko.
Orai, bi pelikulei buruz hitz egingo dugu. Lehenengoa Madagascar 2, irudian klik egin eta web orrialdea ikusteko aukera izango duzue.
Behean trailerra, aurkezpen motza ikusiko duzue.
Bigarren pelikula, berezia da "Fox jauna".
Trailerra ere ikusi eta espero dut zuen iritziak idaztea blogean edota esatea eskolan.

Aio! Arantxa


ANIMATZAILE ETA ANDEREÑOREN SORPRESA




Kaixo artistak! Ostiralean Animatzailea eta biok ikusi genuen aldizkari hau denda batean.

Oso interesgarria iruditu zitzaigun.

Hilabetekaria da (hilabetero ale bat ateratzen da) eta umeentzako egina dago. National Geographicekoek gauza interesgarriak egiten dituzte.

Nahi izanez gero, 2.An egongo da, andereñoari komentatu ikusi nahi baduzue.

Orain elefanteei buruzko artikuluaren zati bat begira eta irakurri.


AIo! Arantxa


ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN

Kaixo gero eta gehiago ikasten ari zarete animaliei buruz, hori oso ondo dago.
Orain ikusiko dugu animalien papera zineman. Adibidez, dragoiak
orain ikusteko aukera dugu.(fantastikoak dira, baina hala ere animaliak).
Ondoko irudian klik egiten baduzue ikusiko duzue pelikularen web ofiziala.
Behean pelikularen aurkezpena ere ikusteko aukera izango duzue.
Agur artistak! Oso ondo! Arantxa

viernes, 7 de mayo de 2010

AUPA ARTISTAK

Zorionak 2.b-koei, ikusten ari naizenez dagoeneko zuen lantxoak eta ikasi duzutena interneten idazten ari zarete. Nire ustez eskolako beste haurrek inbidiz josita egongo dira, 2. mailakoek blog-a duzuelako. Jarraitu horrela, eta ea hurrengoan sartzen naizenean zuen erantzuna jasotzen dudan (laguntza behar baduzue Edurne edo Aroari eskatu).
Aio pelaio...
Leire

martes, 4 de mayo de 2010

OSO ONDO

Banekien oso ondo egingo zenutela denak. Orain badakizue trukoa hartuta orain frogatu, gehiago saiatu eta aurrera.
Animo, lan politak egiten ari gara, eta ikasteaz gain oso ondo ari gara pasatzen.


Bukatzeko bideotxo polit bat ikusi eta ondo pasa. Aio! Arantxa




Kaixo, Arantxa, hemen ari naiz blogger-eatzen. Eta beno, uste baino errezagoa ari zait gertatzen. Eskerrik asko eta oso amets politak izan. Edurne.




Eta orain, editar entradas eta aldaketaren bat egingo dizut. Hala!


Beno, orain, pozik joango naiz ohera. Bihar arte! ondo lo in!

lunes, 3 de mayo de 2010

IGELA



Animalia hau bizi daiteke uretan eta lurrean, anfibioa da.
Lau hanka ditu, saltoka dabil.
Arrautzetatik jaiotzen da, obiparoa da eta jaiotzatik itxuraz aldatu egiten da. Haragijalea da, animalia txikiak jaten dituelako.
Kolore eta tamaina ezberdinetako igelak daude.






















LURREAN BIZI DA.


LAU HANKA DITU.


ARRAUTZETATIK JAIOTZEN DA


















LEHOIA

Animalia basatia da.
Lurrean bizi da, sabanan bizi da.
Lau hanka ditu,
Haragijalea da, beste animaliak jaten dituelako.
Amaren tripatik jaiotzen denez, ugaztuna da.