
Kaixo lagunak!
Ia eskola bukatzeko oso gutxi falta zaigu.
Gaur jaialdiaren entsaioa egin dugu, bihar entsaio orokorra izango dugu, eta segituan Irungo jaiak dira.
Fikoban jarri dituzte barrakak, musika kalean entzuten ari gara.
Irudiaren gainean klik egitean jaietako programa ikusteko aukera izango duzue.
Gauza asko egongo dira; buruhandiak eta giganteak, gaztelu puzgarriak, zinea gauean "Planet 51" euskaraz eta "Percy Jackson y el ladrón del rayo", pailazo eta kale antzerkia , San Miguel auzoan 26an umeentzako atrakzioak,27 an marrazketa lehiaketa ... gauza asko.
Uda hasiera da, gaur udan sartu gara, oso oso ondo pasa!!! Jaietan aprobetxatu eta parte hartu antolatutako ekintzetan.
Oporrak luzeak izan arren, ez ahaztu egunero lan pixkat egin (irakurri, idatzi...) horrela irailean kurtso hasiera ez da hain gogorra izango.
Aio, artistak!Arantxa