EKAINAK 1EAN TXANGOA: AZPEITIRA GOAZ

Maiatzaren 26an, arratsaldean eskolako guztien aurrean aurkeztu genuen ekainean 1 ean egin behar genuen txangoa, "Azpeitiko tren museoa" ikustera joan ginen.



Mapan ikusten denez, autobusez joan ginen Irundik Azpeitira.

Gelan joan baino lehen lan asko egin genuen txangori buruz, (beharrezko denbora, prezioa, eguraldia, etxerako oharra....)


Urduri jarri ziren gure gelako aurkezleak, baina oso ondo egin zuten.


Azkenean, txango eguna heldu zen.


Autobusez poz pozik, abestu genuen, eta bidaia ez zitzaigun luzea egin.



Azpeitian, Tren museoko aurrekaldean gelditu zen autobusa. Museoan 2 taldetan banatu gintuzten (1. eta 2. mailakoak). Zenbat gauza ikusi genituen (lurrunezko trenak, tranbiak, ...)


Zenbat gauza eta azkenean, hoberena lurrunezko trenean Azpeititik Lasaora joan-etorria egin genuen.



Oesteko pelikula batean geundela, baina eez! benetan ibili ginen eta oso ondo pasa genuen.

Goian zain geunden lokomotora bagoien aurrekaldean jartzeko. Ez genekien, baina makina horiek ezin dute maniobra batzuk egin (aurrekaldean jarri, buelta eman trenari..)


Eguna ondo bukatu genuen, Loiolara joan ginen, bazkaltzera eta hor jolasteko aukera izan genuen.